XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honek, bada, Jesusen berri entzutean, jende talde ostean etorri, eta Haren soinekoa ukitu zituen, bere baitarako esanez: Beraren jantzia ukitzen badut, berehala sendatuko naiz.

Eta puntuan agortu zen haren odolaren iturria eta gorputzean sentitu zuen gaitz hartatik sendatua zela. Berehala ezagutu zuen Jesusek indar bat irten zela Beragandik, eta jendetaldeari begira esan zuen: Nork ukitu ditu nire soinekoak?.

Eta ikasleek esan zioten: Ikusten ari zara nola jendeak estutzen zaituen, eta halere esaten duzu: Zeinek ukitu nau?. Eta inguruan begiratzen zuen ea nor zen hori egin zuena.

Emakumea, ordea, beldurraren beldurrez eta dardaraz bere barrenean gertatua zekienak bezala, etorri eta belaunikatu egin zen Haren aurrean, eta egia osoa esan zion. Eta Jesusek berari: Alaba, zeure fedeak salbatu zaitu. Zoaz baketan eta zaude sendatua zeure gaitzetik.

Oraindik hizketan ari zela, badatoz artxisinagogoaren etxekoak esanez: Zure alaba hil da: zertarako ari zara Maisua nekatzen?